domingo, 29 de abril de 2012

Izenburua: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
Egilea: Werner Holzwarth/Wolf Erlbruch
Argitaletxea: Kalandraka
Argitalpen data: 1999
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Ilustratzailea: Werner Holzwarth/Wolf Erlbruch
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 21 orrialde
Laburpena:
Edonori gerta dakioke, baina egun hartan satortxoa bere zulotik irten eta norbaitek zerbait egin zion buru gainera...

Adina: 6tik gora



Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian
egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta
marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan
erori zitzaiola!). Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan
hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta
ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die
ea beraiek izan diren hura egin diotena, harik eta gai horretan adituak
diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.




Liburuak era ezberdinetan lantzea komeni dela uste dut, eta horregatik, ipuin hau hainbat baliabideen bidez lantzeko materiala utzi dut.
Alde batetik, bideoen bidez, edo beste edozein modu "digitalen" bidez, haurrek teknologia berrien balioa ikas dezaten.
Bestalde, irakasleak kontatzea ere, modu egokia da, haurrek istorioa entzun eta irudiak ikusten dituzten bitartean.
Azkenik, haurrek eurek materiala manipulatzeko aukera ematea ere aukera ona izan daiteke; materiala zaintzen ikasteko, liburuak eskuartean izateko, haurra protagoniste sentitzeko, irudimena erabiliz istorioa berraikitzeko, ...

martes, 17 de abril de 2012

Haurrentzako hainbat ipuin

Ondorengo web orrialdean haurrentzako hainbat ipuin agertzen dira, batzuk klasean lantzeko aproposak izan daitezkelakoan, horra helbidea!
www.teatro-testuak.com/ipuinak.html

viernes, 13 de abril de 2012

BLASEN IPUINA

- Blasen ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Blas eta kaketan plast!

- Petraren ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Petra, ipurdian bost letra.

- Nikolasen ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Nikolas, jan eta jolas.

- Batixtaren ipuina kontatzerik nahi?
- Bai!
- Bazen behin Batista, apaiz eta organista.

(A.Lertxundi: Ipurdian bost letra. Haur literaturaren antologia)

sábado, 7 de abril de 2012

OTSOAREN OGIA

Bazen behin otso nagi bat, otso alfer hutsa. Beti zegoen etzanda, aharrausika. Eta, jakina, ehizarik egiten ez zuenez, beti zegoen gosez.
Egun batean hamarretakoa jaten zegoen nekazari batekin egin zuen topo. Baserritarraren ogia ikusirik, adurra zerion otsoari. Nekazariak ogia eskeini eta otsoak jan. - «Uhmm, ederra dago. Aizu, zer egin behar da ogia egunero jateko?»
- «Garia erein. Erraza da. Ogia egiteko lehenengo eta behin lurra landu...»
- «Ogia lurrean hazten da?»
- «Eeeepa! Ez hain azkar joan. Lurra landu ondoren, hazia erein behar da...».
OGIA.
- «Eta ogia sortzen da!».
Otsoak nekazariaren hitza entzuteko pazientziarik ere ez zuen eta behin eta berriro mozten zuen haren jarduna:
- «Eta ogia sortzen da!»
- «Eeez!. Gero udaberrira arte itxaron egin behar da, hazia erne arte».
- «Eta orduan ogia jateko prest dago?»
OGIA.
- «Ezta! Garia heldu egin behar da, eta udan, helduta dagoenean, moztu egiten da»
- «Eta orduan ogia jateko prest dago».
- «Oraindik ez. Eguzkitan lehortu ondoren, ganbarara eraman behar da alea bereizteko, gero errotara...».
- «Eta horren ondoren bai, ogia jateko prest egongo da, ezta?»
Okina.- «Oraindik ez. Ogia egiteko masa egin behar da, legamina bota, egosi...».
- «Aizu, orain bai, ezta?. Ogia jateko prest egongo da». –Otsoa neka neka eginda zegoen–.
- «Bai, lan guzti horren ondoren ogia jateko prest dago», esan zion gizonak irriparre eginez.
- «Pena galanta!», hasperen egin zuen piztiak, tristuraz-.«Nik ezingo dut inoiz egin. Niretzat lan gogorra da. Ez dago janari errazagorik? Berehala jateko gauzaren...?».
- «Ez». – Moztu zion orangoan nekazariak, otso alferraren galdera zoroekin aspertuta- «Guk ere lan asko egin behar dugu jan ahal izateko. Ogirik ez baduzu nahi, badakizu... basora itzuli eta hor konpon Marianton!».
Hori esan ondoren, sega lepoan hartu eta gari moztera joan zen gizona. Otsoa, bestalde, basora joan eta ehizan hastea erabaki zuen.

martes, 3 de abril de 2012

Arrasateko San Viator ikastolako haurrek egindako hainbat ipuin


TIGREA ETA BERE
BI KUMEAK
TigreaBazegoen behin uharte zoragarri bat. Munduko beste edozein tokitan baino hobeto bizi zitekeen bertan. Tigre bat bizi zen han bere bi kumeekin.
Egun batean tigre amak esan zion kume bati:
- Txiki ba al dakizu ehizan egiten?
- Ez, ez dakit -erantzun zion txikik.- Ba... bihar erakutsiko dizuet! -esan zuen amak.
Biharamunean, goizero bezala, 8:00etan esnatu ziren.
Geroxeago uhartean txapelketa bat egon zen eta noski Txikik irabazi zuen. Beraien ama oso pozik zegoen eta festa bat antolatu zuen.
Ordutik aurrera denok pozik bizi izan ziren.
ASIER ETXAGIBEL



ZUHAITZ TRISTEA
ZuhaitzaBazen behin zuhaitz triste bat, beti triste zegoen. Ez zuen hostorik eta ez zuten zaintzen.
Egun batean mutiko batzuk zuhaitzaren ondotik pasatu ziren eta batek esan zuen:- Zuhaitz hau oso triste dago.

Eta erantzun zion beste mutikoak:
- Bai, oso triste dago, baina, nola alaituko dugu?

Ezer ez zekienak esan zuen:
- Badakit,beste zuhaitz bat landatuko dugu! -denok ados jarri ziren eta landatzen hasi ziren.

Uda heldu zeneanzuhaitz tristeak hosto asko zituen eta gainera landatutako zuhaitza sendotzen hasita zegoen.Horrela konturatu ziren zuhaitz tristeak behar zuena lagutasuna zela.

Ordutik aurrera zuhaitzak zainduta eta pozik egon ziren.
JONATAN




NIRE AMA
GAIXORIK DAGO
AnbulantziaBazen behin Arrasaten bizi zen 8 urteko neska bat. Neska honek Garazi zuen izena eta bere amarekin bizi zen. Bere amak Kodes zuen izena eta 44 urte zituen.
Egun batean Garazi eta Kodes kalera joan ziren.
Egun hotza zen hura, beraz esan zuen Kodesek:
- Goazen etxera.

Etxera joan baino lehen eztulka hasi zen eta esan zion Garazik:
- Amatxo ohera joan.

Lo pixkat egin zuen baino berriz eztula zuen, orduan Garazik esan zion:
- Ama emango dizut jarabea osatzeko?

Baina honela ez zen osatu eta esan zuen Garazik:
- Amatxo eraman behar zaitut medikuarengana.

Medikuak farmaziara bidali zuen medizinak erostera eta denak hartu eta gero Kodes osatu egin zen.

GARAZI