Kirikiñoa egiteko eskulana
Kirikiñoei buruzko ipuina landu eta gero, istorioko pertsonaiak (kirikiñoak) egiteko eskulan bat egitea aproposa izan liteke.
Goian dagoen link-ean klikatuta, eskulan hau egiteko urratsen jarraipena ikus daiteke.
sábado, 19 de mayo de 2012
jueves, 17 de mayo de 2012
martes, 15 de mayo de 2012
Scribd
Antzerkia Haur Hezkuntzan
Goiko link-ean klikatuta, antzerkiak Haur Hezkuntzan dituen funtzioak, zergatik landu beharko genukeen, nola, hainbat jarduera, etab. ikus ditzakezue.
Goiko link-ean klikatuta, antzerkiak Haur Hezkuntzan dituen funtzioak, zergatik landu beharko genukeen, nola, hainbat jarduera, etab. ikus ditzakezue.
Ipuina :)
HIRU TRIKU
"Hiru triku" ipuin digital honen bidez, haurrei ipuinak lantzeko beste modu bat erakus diezaiekegu. Gainera, oso ipuin polita da!
"Hiru triku" ipuin digital honen bidez, haurrei ipuinak lantzeko beste modu bat erakus diezaiekegu. Gainera, oso ipuin polita da!
domingo, 13 de mayo de 2012
sábado, 12 de mayo de 2012
Google ekosistema
Zergatik ekosistema? Interneteko bilatzaile bezala sortu zen enpresa honek dituen baliabideak independenteki erabil daitezkeelako, baina, aldi berean, eskaintzen dituen zerbitzu eta tresna guztiek sare bat osatzen dute, ekosistema deritzoguna sortuz.
GOOGLE-en zerbitzu eta tresnak:
- Zerbitzuak: dogeball.com; Alerts; Analytics; Answers; Base; Blog search; Bookmarks; Book search; Buzz; Calendar; Catalogs; Co-op; Docs; Finance; Froogle; Gbuy; Gmail; Groups; Images; Labs; Maps; Mars; Mobile; Moon; News; Notebook; Page Creator; Personalized Home; Personalized Search; Scholar; SketchUp; Search History; Special Searches; Translate; Google Translator Toolkit; Trends; Video; Youtube.
- Tresnak: Blogger; Calendar; Code; Gmail; Language tools; Measure Map; Orkut; Reader; Sitemaps; WEB API; Web Toolkit; Writely.
www.google.com
viernes, 11 de mayo de 2012
Ezagutza guztion ondasun eta eskubidea da
Ezagutza askea-ri buruzko dokumentua ikusteko esaldi honen hasierako hitzak klikatu!
miércoles, 9 de mayo de 2012
lunes, 7 de mayo de 2012
Gomendatutako ipuina
Ikusi al duzu lehoia?
Liburu ilustratu honek maitemintzeari buruz hitz egiten digu.
Igel bat lehoiaren bila dabil bidean aurkitzen dituen animalia guztiei lehoiagatik galdezka. Ibilian-ibilian, orrialdez orrialde, oihaneko izakiekin puzzle gisako bat osatuz joango da, eta izaki horien erantzunetan, argibide txikiak azalduko zaizkio.
Batek arrasto bat emango dio igel nekaezinari, beste batek beste arrasto bat, eta lehoia non sartu den asmatu nahian ari dela, gero eta jakin-min handiagoa izango dute igelak, oihaneko biztanleek eta irakurleak berak ere bai: lehoia, ez ehizatu eta ez jan… lasterka doa arrapaladan, baina zergatik? Eta zergatik ote dauka Ilargira iristeko tema hori?
MUNDUKO IPUINAK
Haurrei herrialde ezberdinetako ipuinak kontatzea oso egokia eta eraginkorra izan daiteke, ipuina berez lantzeaz gain, hainbat balore transmititu daitezkeelako; kulturaniztasuna eta errespetua besteak beste.
Ondoren herrialde ezberdinetako ipuin batzuen adibideak azalduko dira:
AITONA BURUGOGORRA
(Mongoliako ipuina)
Behin bazen agure bat, aitona burugogorra deitzen ziotena. Zazpi ardi eta bi zaldi zeuzkan, azken hauetako batek hegan egiten zuena. Zaldi hegalaria etxeko eskuinaldean lotzen zuen, eta ezkerraldean bestea. Agureak zera desiratzen zuen, bere ardi marroiak arkume zuri bat erditzea.
Egun batean aiton burugogorraren nahia bete egin zen, ardi marroiak arkume zuri bat izan baitzuen. Agureak, pozez gainezka, mendiko larrera eraman zuen jaio berria. Zelai batean utzita, ardiak biltzera abiatu zen. Hori bukatutakoan, arkumea utzi zuen tokira heldu zen, eta beleek arkumeari begiak jan zizkiotela ikusi zuen. Biziki haserretuta, zaldi hegalariaren gainean beleei jarraitu egin zien. Harrapatu zituenean, mokoa kendu egin zien biei, bai eta horien ordez beste egurrezko batzuk jarri ere.
Bere beleei egindakoa jakin zuenean, Zeruko Erregea ere haserretu zen, eta bi otso bidali zituen, zaldi hegalaria jan zezaten. Aiton burugogorra, ordea, zaldi hegalariaren gainean zeruan zebilen eta erregearen asmoen berri izan zuen. Orduan zaldi hegalaria lotzen zuen tokia beste zaldiarenarekin aldatu zuen, eta horixe jan zuten otsoek gerturatu zirenean. Baina agureak otsoei jarraitu egin zien, harrapatu eta larrua kendu, eta bien larruak beren muturretan jarri zizkien.
Erregeak orduan bere bi tximuak bidali zituen, aiton burugogorrari min egiteko aginduz. Tximuak hurbildu zitzaizkionean, agurea sukaldean ari zen lapikoan egosten. Bi piztiek etxearen oihalezko horma urratzen hasi ziren, eta egindako urraduretatik azaldu zirenean, agureak ura bota zien aurpegira.
Haserre bizian, Zeruko Erregeak bere bi herensugeak bidali zituen, aiton burugogorrari su eman eta kiskaltzeko asmotan. Agureak jakin zuenean, bere antzeko txorimalo bat egin zuen, ardiak zituen tokian kokatu, eta alde egin zuen handik. Herensugeek panpina erre egin zuten, baita larre-toki osoa ere. Gero agureak, zaldi hegalariarekin, haien atzetik jarraitu eta buztanak moztu zizkien bi herensugeei.
Zeruko Erregeak, aitona burugogorra epaitzeko eta lepoa mozteko asmoz, dei egin zion bere presentziara joan zedin. Agureak agindua bete zuenean, Erregeak galde egin zion:
- Zergatik kendu zenizkien mokoak beleei eta egurrezkoak jarri?
Aitona burugogorrak erantzun zion arkume zuriaren desira gauzatu zenean, beleek begiak jan zizkiotela, eta horrexegatik aldatu ziela mokoa.
Orduan Erregeak esan zion:
- Arrazoi duzu, baina zergatik kendu zenien larrua nire bi otsoei, eta gero muturrean jarri gainera?
- Zertarako bidali zenituen zerorrek otsoak, nire zaldi hegalaria jateko, ala bestea?
Hegan egiten ez zuen zaldia hiltzeko aitortu zion erregeak, eta agureak erantzun zion:
- Bada, hegan egiten ez zuena jan zuten; horrexegatik kendu nien larrua.
Erregeak arrazoia eman zion berriro aitona burugogorrari, eta segitu zuen:
- Baina zergatik erre zenien aurpegia nire tximuei?
- Zertara bidali zenituen tximuok, niri min egitearren ala nire etxea urratzera?
- Zuri min egitearren, jakina – erantzun zion.
- Bada, hori egin ordez nire etxea hondatu zuten; horrexegatik erre nien aurpegia.
Erregeak onartu egin zuen aitona burugogorraren argudioa, baina segitu zuen:
- Zergatik moztu zenien buztana nire herensugeei?
- Zer agindu zenien zerorrek, ni erretzea ala nire ardien larre-tokia erretzea?
- Zu erretzea jakina.
Eta agureak azaldu zion orduan ez zutela bera kiskali, bere ardien larre-tokia baizik.
Azkenik erregeak amore egin, eta errugabe utzi zuen. Aurrerantzean, aitona burugogorra zoriontsu bizi izan zen, bere zazpi ardi eta zaldi hegalariarekin.
Cuando Aídaha Humo era Reina de Calabar, siendo muy rica y hospitalaria, solía dar grandes banquetes a todos los animales domésticos, pero nunca invitaba a los animales salvajes porque les tenía miedo.
En una de las fiestas que daba, había tres grandes mesas, y dijo a la vaca que, puesto que era el animal más grande de los presentes, se sentara al principio de las mesas y distribuyera la comida a los demás. La vaca dijo que así lo haría, y comenzó a distribuir el primer plato, pero se olvidó de la mosca por ser tan pequeña-Cuando la mosca vio esto, pidió a la vaca que le diera su parte, pero la vaca dijo: “Estate tranquila, amiga, debes tener paciencia”.
Cuando llegó el segundo plato, la mosca otra vez pidió su parte a la vaca, pero la vaca señaló a su propio ojo, y le dijo a la mosca que recibiría su comida más tarde.
Finalmente, todos los platos se acabaron, y la mosca, sin haber recibido comida, se fue a la cama sin cenar.
Al día siguiente la mosca se quejó a la Reina, la cual decidió que, puesto que la vaca no había dado a la mosca su parte, sino que había señalado a su ojo, en el futuro la mosca siempre obtendría su comida de los ojos de la vaca, y incluso ahora, a donde quiera que van las vacas, siempre hay moscas alimentándose en sus ojos, de acuerdo con las órdenes de la Reina.

POR QUÉ LAS MOSCAS MOLESTAN A LAS VACAS
(Nigeriako ipuina)

viernes, 4 de mayo de 2012
INES BENGOA
Haur eta Helduentzako Ipuin Kontalaria
Ahozko narrazioa, gorputzeko eta ahozko adierazpena lantzeko tailerrak, ahozko eta gorputzeko komunikazioa, haurrentzako eta helduentzako, era desberdinetan: ipuin kontalaria, animazioak, haur dantzaldiak, antzerki tailerrak, ipuin kontalaria tailerrak, gidatutako bisita antzeztuak, entrepresa ospakizunak, aurkezpenak,... egiten ditu.
Haurrentzako ipuinei zuzendutako atalean, oso interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat saio eta proposamen ditu.
martes, 1 de mayo de 2012
IPUIN LEHIAKETAK
Herri askotan, haurrek egindako ipuinen lehiaketak antolatzen dira. Lehiaketa hauen xedea, harrak ipuingintzara hurbiltzea eta, bide batez hauen partehartzea eta sormena bultzatzea izaten da. Gainera, haurren arteko euskararen erabilera sustatzeko bide ezinhobea da.
Ondorengo lerroetan, Ordiziako eskolan antolatutako ipuin lehiaketa bateko hainbat adibide agertzen dira. Kasu honetan, gaia "astronautak eta espazioa" zen.
Bazen behin, Rebiztia izeneko neskatila bat astronauta izan nahi zuela.Bere amak ez zion utzi, eta bere aitak ezta.Rebiztiak esan zion amari:
-mesedez ondo egingo ditut etxekolanak,eta utziko didazu?
-ondo da, utziko dizut, eta zuk etxerako lanak bakarrik egingo dituzu-esan zion amak.
ondo egin zituen etxerako lanak.Espaziuntzi bat etorri zen,beregana eta bat-batean Rebiztia hartu eta espaziora eraman zuen.
Gaua iritsi zenean amak esan zuen:
-Non dago Rebiztia?.Begiratu gela guztietan.
-ondo da-esan zuen aitak.
-ez dago,nora joan da?.
-ez dakitagian, espaziorajoan da.Rebiztia ondo ariko da pasatzen Unibertsoan.
Bitartean Unibertsoan….
-Aterako al gara u U nibertsora-esan zion Rebiztiak astronautari.
-bBai noski, oraintxe bertan aterako gara- erantzun zion astronautak.
atera ziren eta Rebiztiak esan zion:
-Nora goaz, planetak ikustera?Eta izarrak politak al dira?.
-Bai oso politak dira.
-Ilargira joango al gara?
-Bai noski.
-noiz bihar ala gaur?
-Seguruena bihar joan go garela.
-Asko egongo gara Unibertsoan?.Berdin du, horrela nire ama eta aitari esango diet asko gustatu zaidala eta ezkontzen naizenean eta umea edukitzen ditudanean beraieierakutsiko diet Unibertsoa nola esplorazen den etaunibertsoari buruz, dakidan guztia erakutsiko diot nire alabari.
Hurrengo eguna iritsi zen eta ilargirajoan ziren eta oso ondo pasatu zuten bidaian.
Ondoren Rebiztia bere etxera joan zen.Bere aita eta amari kontatu zien Unibertsoan egindakogauza guztiak.Re
biztia ezkondu zen eta umea eduki zuen etaRebiztiak bere alabari erakutsi zion unibertsoko gauza guztiak eta bre alabak ere asko ikasi zuenUnibertsoari buruz eta gainera asko gustatu zitzaion.
Bazen behin Asier Hernandez Maiza izeneko mutil bat.10 urte zituen eta Jakintza ikastolara joaten zen,5.mailan zegoen eta lagun asko zituen.(Markel,Xabi…).
Egun batean Xabik ideia bat eman zuen:
-E! zergatik ez gara joaten unibertsora?
-Bai zera!-esan zuen Markelek.
-Ba nik nahi dut-erantzun zuen Xabik.
-Ba nik ez-esan zuen Jonek.
Horrela egon ziren ordu erdi bla, bla, bla…
Hurrengo egunean Asierrek esan zuen.
-Nik ere nahi dut joan espaziora.
-Ba goazen zu eta biok-erantzun zuen Xabik.
Eta gauean kazetariak eta telediarioakmundu osoan atea jotzen ari ziren.La SZextan,Cuatron, Antena 3-en,Telecincon…Ezetz asmatu zer ari ziren esaten:
Xabi Zabala eta Asier Hertnandez bihar joango dira rusoa ikastera.
Hori entzun zutenenean rusoa ikastera joan ziren, eta hor topatu ziren, hori bai susto ederra hartu zuten:
-Iepe -esan zuten lagunak.
-Iep- erantun zuten Xabik eta Asik.
-Guk ere nahi dugu rusoa ikasi-esan zuten lagunek.
-Hoi dek erantzun zuten Xabik eta Asik.
4 urteetara joan ziren lagunak espaziora, bidai gogorra izan zen baina 3 ordu geroago harremanetan ari ziren martzianoekin.
-Kaixo – esan zuten lagunak.
-Nakilakaluma-erantzun zuten martzianoak.
Eeeeeeeeeeeeeeeeee?zer esan dute?
Handik 4 minutuetara Ordiziako bandera jarri zuten planeta guztietan.Eta 3 orduetara buelta hartu zuten.
Baina ez zen beraiek pentsatzen zuten Lurra, ez zegoen pertsonik martziano agresiboak baizik.Denak aluzinatuta geratu ziren bai martzianoak eta bai lagunak.Batbatean martzianoak belaunikatu eta pasillo bat egin zuten.
Martziano erraldoi bat agertu zen eta armadura gorri horrek etxe guztiak suntsitu zituen eta Jonek esan esan zuen:
Zergatik ez dugu esperimentu bat egiten horiek suntsitzeko?
-Bai eta nola- erantzun zuten lagunek.
-Ba, pozoi edo beste edozerrekin Flipik eta Flipak bezala hormiguero telesaioan.
-Baina Jon horiek aktoreak dira guk ezin dugu hori egin-Erantzun zion Asierrek.
Eta batpatean Ander Goenagak, Asier Uriartek eta Landerrek begi bat itxi eta esan zuten:
-Bat,bi,hiru,lau egun eta gau.
-Bat, bi, hiru, bi kaketara Madrid-erantzun zuten besteek.
Baina hori esatean harmadura beltz bat atera zitzaien gorputzean, martzianoak belaunikatu eta lahengo pertsona normal eta osasuntuak bihurtu ziren.
-Bat, bi, hiru, lau egun eta gau,bat, bi, hiru, bi kaketara Madrid.
Eta horrela bizi izan ziren osasuntsu eta pozik.
Bazen behin,mendi eder batean,Lili izeneko untxi polit bat,baita ere dragoi bat,baina,dragoiaren izena Tximist zen.Lili oso polita zen,belarri luzeak eta begi berdeak zituen,oso jatorra eta zintzoa zen,Tximist berriz zikina eta begi beltz beltzak zituen ,oso gaiztoa zen.
Egun batean,Lili eta tximist borrokan hasi ziren eta esan zuen Lilik:
-Ni zu baino askoz politagoa naiz.
-Eta horrek ze axola du,nik indar gehiago daukat.Esan zuen tximistek.
Gaua iritsi zen eta biak izarrak ikusten geratu ziren,haserre noski,eta esan zuten biak batera:
-Unibertsoa ederra da,nik astronauta izan nahi dut.Momentu hartan izar uso bat pasa zen,eta berriz borrokan hasi ziren:
-Ez, ni izango naiz astronauta-esan zuen Lilik.
Bat-batean gauza argitsu bat ikusi zen zeruan,kohete bat zen,eta gelditu zenean txakur astronauta irten zen eta esan zuen:
-Zuek biok espaziora joan behar zarete,Marte planeta.
-Ze ongi!-esan zuen Lilik.
Bi aste pasa ondoren kohetera igo eta 10 minututan Martera iritsi ziren eta han borrokan jarraitu zuten,bat-batean ahots bat entzun zen:
-Aspertuta nago,beti berdin,ez al dakizue ongi pasatzen,beti borrokan,gauero,zuen borrokak ikusten ditut.
Ilargia zen,baina,beraiek borrokan segitu zuten:
-Ongi da baina, zuetako batek gaizki bukatuko du.
Urrengo egunean estraterreste bat ezagutu zuten:
-Kaixo,ni Meteorit naiz-esan zuen estraterrestreak.
Baina Meteorit gaiztoa zen eta gaua iritsi zenean Lili arrapatu nahian zebilen,baina Tximistek arrapatu egin zuen Meteorit,eta Lili salbatu odoren esan zuen:
-Ongi zaude?
-Bai ogi nago eskerrikasko-esan zuen Lilik.
Handik aurrera oso lagun onak izaten bukatu zuten ,eta ez ziren inoiz gehiago haserretu,lurrera iritsitakoan etxe bat egin zuten batera,eta betirako han bizi izan ziren.
Bazen behin espazioan Lutxi izeneko estralurtar bat,Marten bizi zen ,oporretan Saturnora joan nahi zuen, baina bere gurasoek ez zioten uzten,Lutxi oso triste geratu zen.
Urtero olentzerori eskatzen zion gurasoek Saturnora joaten uzteko baina ez zuen funtzionatzen.
Gauean telefinitik(telefonotik)deitu zion bere lagun Pupiri ea Saturnora joan nahi zuen,eta baietz esan zuen.Lutxik eta Pupik gauza guztiak hartu eta Saturnora joan ziren gauez eta inor konturatu gabe.Pupi eta Lutxi iritxi ziren Saturnora eta oso pozik zeuden,baina espaziontzira joan zirenean konturatu ziren espaziontzia puskatu egin zela.
Gurasoak konturatu zirenean Lutxi eta Pupi ez zeudela bilaka eta bilaka jarri ziren leku guztietatik.
Lutxi eta Pupi oso bildurtuta zeuden,bat-batean kometa bat ikusi zuten eta Lutxik esan zion Pupiri:
_Guazen kometaren gainean jartzera.
Eta kometaren jarri ziren eta berriro Martera bidali zioten kometak.
Zer gertatuko zen bere gurasoekin?
Eta asko asarratuko ziren Pupiren eta Lutxiren gurasoak?
Bazen behin Marte izeneko 3 urteko haur txiki bat,oso bihurria zen baina baita maitagarria.,Hiru ana-arreba zituen,Artizarra 14 urteko neskatila eta Lurra eta Merkurio bikiak 7 urtekoak eta oso ausartak.,Beraien gurasoak Urano ama eta Neptuno aita ziren.,Aiton-amonak ere beraiekin bizi ziren Jupiter amona eta Saturno aitona itsua.Beraien txakurtxoa Pluton zen eta kanitxe arrazakoa zen.Espazioan bizi ziren Materodia izeneko herri txiki batean.Jaki bereziak zeuden eta ez zegoen urik.Jakiek honela izena zuten:
Makonia,famola,Kakaritas eta goxoena Zikajo.
Bat batean Marte txikia ez zegoen etxean ezta Merkurio ezta Lurra ere ez,Urano kaletikan bueltaka 10 minutuz egon ondoren hirurak han zeuden “Korbi” lagunaren etxean Play Stationean jolasten.Uranok Marte etxera eraman zuen:
-ña ,ña,ña,ña,ña,ña,ña,ña,ña,ña,ña…-joan zen bide osoan.
Baina Lurra eta Merkurio han geratu ziren jolasean.
Bat batean Neptunok deitu egin zion Uranori eta esan zion:
-Saturno hil zorian dago etorri bizkor beregana!
-Baina nola hil zorian dagoela?
-Bai,paseatzen zegoela zulo beltz batek irentsi egin du baina eskerrak “Gurutze berdekoak” laister bilatu eta salbatu egin dutenik bestela jada hilda egongo zen.
-Okey oraintxe noa.
Segundu batean han zegoen Urano negarrez eta Martek galdetu zion:
-Ama Aitonari xer paxatzen xaio?
-Lasai marte lotan dago.
-Eta noiz esnatuko da?
-Isildu Marte!!
-Ai! Bale.
Artizarra bitartean erosketak egiten zegoen baina ,erroparena.
Joe! Ze gosea dudan Topila bat eta Kakaritas bat jango ditut-pentsatu zuen.
Eta gertuen zuen makinara joan zen Topila eta Kakaritas baten bila.Kartera atera eta ez zuen dirurik.
Gurasoek umeei deitzen saiatu ziren:
-482822463710
-Bai.
-Kaixo Merkurio eta Lurraren ama naiz esaiezu oraintxe hemen ikusi nahi ditudala.
-Bai andrea.
Hantxe agertu ziren eta galdetu zuten:
-Zer gertatu da?
-Lotan dago-erantzun zuen Martek.
-Zer?
Eta amak erantzun zuen:
-Hil zorian dago-amak.
-Zer?-hirurak batera.
-Bai,umeak hil zorian dago.
Artizarrak kotxea hartu eta abiadura bizian dirua ateratzera joan zen udaltzainek atzetik jarraitzen zioten baina berari ez zion inporta:
-Gelditu oraintxe-esan zuten udaltzainek.
-Ez,dirua ateratzera noa-esan zuen atzera begira eta ringg ringg.
-Ai! telefonoa
-Ez nago deitu beste momentu batean.
-Artizarraaaa!!!!-egin zuen oihu amak telefonotik.
Eta bat-batean PUM!!! arbola baten kontra jo zen.
-Ni,no,ni,no,ni,no!-gurutze berdekoak etorri eta Uranori deitu zioten:
-Zure alaba hospitalean daukagu
-Zer baina nola?
-Lasai emakumea hanka bakarrik hautsi du.
-Eskerrak
Medikuak etxean zeuden Saturnori zer pasatzen zaion ikusten.
-Lasai aitona ondo dago-esan zuen medikuak
-Kaixo!-aitonak esan zuen eta RINGGGG
-kaixo ama ,kaixo aita ,kaixo familia!!!
-Kaixo!!!
-Zer moduz Artizarra?
-Oso ondo ,baina muletekin ibili beharrra daukat.
-Lasai,tori txokolatezko Zikajo bat.
-Nire gustukoena.
Egun batean mutil talde bat espazioko ikastola batera joan ziren, astronauta izateko ikasketak egitera hegunean azterketa bat zeukaten eta esn zuen txominek.
-Zezaiha da azterketa!
-bai egia da- esan zuen Asierrek
Hurrengo egunean espazioko ikasturtea bukatu zen eta txomin, Asier eta bere lagunak bideojokotan jolastera joan ziren,Eta espazioari buruz zan bidiejoko berria.
-Eta lagun guztiak esan zuten bale?
Gurasoei galdetu zieten ea ezpaziora joaterik batzuten,baiña ez zieten utzi adiña ez zutelako. Handik urte batera berriro joan ziren galdera berdiña eginez, eta horduan bai hutzi zieten kohetea hartzen eta espaziora abiatu ziren.Oso kontentu zeuden Martera iritsi zirenean, Txomin eta Asier Matera jeitsi ziren,eta han milaka Martziano zeuden
-A ze martziano handi daude-Txominekesan zuen.
Eta azkenean pentsau zuten hor gelditzea afaltzea eta marzianoak hutzi zien beraihen planetan afaltzen.
Eta gero martzianok hutzi zien txakur bat Lurra planeta eramateko. Habiatu ziren Lurra planetara, eta hiritsi zirenean Lurra denahi diploma bat eman zien eta kopabat 1metro batekoa, eta hurrengo hegunean txakurre eraman zuten buelta martzianon planetara eta kalabazin k alabazan ipuin hau bukatu da.
Behin batean, Arama izeneko herri txiki batean Sofia eta Gorka neba – arrebak baserri handi batean bizi ziren. Biak, alaiak eta jostalariak ziren baina lan asko egiten zuten .Zortzi urte zituzten eta Gorka oso jakintsua zen. Txakur bat ere bazuten, Pintto izenekoa eta egun guztia beraien atzetik pasatzen zuen.
Bi umeak asperturik zeuden udara hartan , beti lan eta lan , beti baserrian , lagunekin ibili gabe, eta egun batean Sofiak esan zion Gorkari:
-Gorka , Gorka!!! Zergatik ez duzu espaziontzi bat erakitzen eta ilargira joaten gara?
-Ongi da!!!- erantzun zuen Gorkak- bihar bertan hasiko naiz!
Horrela , hurrengo egunean , Gorka goizean – goiz jaiki eta espaziontzia egiten hasi zen inor esnatu gabe . Bat-batean Pintto agertu zen eta Gorkak Pinttorentzako eserleku eta jantziak egitea erabaki zuen .Hamar minutu geroago Sofia agertu zen esanez:
-Amak gosaltzera joateko dio ! Gosaltzera!
-Orain goaz- erantzun zuen Gorkak.
Gosaltzen ari zirela esan zuen amak:
-Umeak , hemendik bi astera aitak eta nik aste beterako bidaia egingo dugu.
-Eta nora zoazte?- Sofiak.
-Benidorrera- esan zuen aitak- beraz, bakarrik geldituko zarete.
Gosaldu ondoren,umeak laborategira joan ziren eta esan zuen Sofik (horrela deitzen zioten):
-Gorka, aste betea ilargian egoteko espaziontzia egin mesedez.
-Noski!-erantzun zuen Gorkak-baina bi asteetan amaitzeko pixka bat lagundu beharko didazu.
-Nola ez ba!
Eta egunero lanean, garbiketan eta abarretan, azkar pasatu ziren bi aste. Gurasoak , 10:30 etan abiatu ziren Ordiziara trena hartzeko. Beraz umeak, eta Pintto bakarrik zeuden . 12:00 etan abiatzeko prest eta bitarte horretan espaziontzia kanpora eraman , beraien jantziak jarri… egin zuten . 11:55 etan denak prest zeuden espaziontzi barruan bakoitza bere eserlekuetan eserita eta Sofik esan zuen :
-Gorka , seguru al zaude traste hau ondo dabilela?
-Ez zaitez larritu – Gorkak – traste hau esku onez eginik dago. Edo ez al zara niretaz fidatzen?
- Noski baietz!-Sofik- 12:00 ak dira Gorka!
12ak zirenez , abiatu egin ziren . Izugarrizko zirrara sentitu zuten hiruak eta ilargira heltzen ari zirenean aipatu zuen Gorkak :
-Begira lagunok, ilargia ikusten da!
Baina Sofik aurpegi txarrez erantzun zion:
-Norbaitek ekarri al du janaria?
-Ez . Zergatik?-Gorkak-Zeuk ekarri behar zenuen ezta?
-Bai-Sofik-Baina ain liluratuta negoenez ahaztu egin zait janaria sartzea.
-Baina Sofi!-errieta egin zion Gorkak.
-Guau , guau!-egin zuen Pinttok.
Ilargira heltzean , marzianoak zeudela ikusi zuten eta etxez-etxe joan ziren lagun bila , baina inork ez zieten sartzen utzi. Sofik urrutian etxe txiki bat ikusi zuen eta harantz abiatu ziren . Han ere bi anai arreba bizi ziren , Pluton eta Saturno izenekoak.Gorkak esan zien:
-Utziko al diguzue etxera sartzen eta zuekin astebetea pasatzen?
-Noski baietz!-erantzun zuen Saturnok.
Horrela astebetea beraiekin eman zuten , Unibertsoa bisitatzen,etxekolanak egiten…Azkenean bueltatzeko eguna iritsi zitzaien eta agur esan eta gero Lurrera abiatu ziren. Gurasoak iritsi baino 45 minutu lehenago iritsi ziren eta bitarte horretan dena bere lekuan jarri zuten. Gurasoak etorri zirenean esan zuten:
-Zer moduz txikitxoak?
-Oso ondo!-erantzun zuten.
Eta horrela gurasoek ez zuten jakin beraien umeak ilargian egonda zeudenik.
Bazen behin Mikel izeneko mutil azkar bat, 9 urte zituen eta ezen oso altua.Bi lagun zituen Julen eta Danel eta beti batera zebiltzan.Mikelek lorategian egurrezko etxetxo bat zeukan Dexter izeneko ordenagailuak zaintze zuen,eta hara sartzako Mikelen ile bat eduki beharzen eta etxetxo horren barruan txirrista batetikjetxiz gero Mikelen laborategira joaten ziñen.Egun batean Mikel eta bere lagunak,ikastolatik etortzen ari zirela kartel bat ikusi zuten herriko atrakzio parke berria gaur gauean inauguratu behar zuten eta Mikelek esan zuen:
-Joango al gara?
-Baina niri ez didate gauez ateratzen uzten-esan zuen Julenek.
Baina Julenek animaliak zeudela ikusi zuenean erabat aldatu zuen esandakoa.
-Hobeto pentxatuta joan nahi dut.
-Ongi sarreran 22:00etan sarreran.
Atrakzio guztietan ibili ondoren etxera abiatu ziren Julenek izar bat ikusi zuen eta hau eskatu zuen munduko aita eta ama guztiak desagertzea estralurtar batzuk denak baitu zituzten.
Horduan Mikel eta bere lagunek gerrako espaziontziak egin eta estralurtarren bila abiatu ziren.Mikelek bere ordenagailuarekin estralurtarren planetara iritsi ziren,eta han zeuden estralurtarrak mukiak bezalakoak ziren,berde berdeak ziren.Mikelen eta bere lagunen familiak Murkus izeneko mostro izugarrieta erraldoiaren gosea asetzeko ziren.Mikel eta bere lagunakMurkus suntxitzen saiatu ziren baina Murkusen arrautza ordurako ireki zen.Mikelek esan zion Daneli egazkin orietako bat lapurtzeko eta ona ekartzeko bitartean beraiek distraituko zituztela eta horrela izan zen eta azkenean denak pozik bizi izan ziren.
domingo, 29 de abril de 2012
Izenburua: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
Egilea: Werner Holzwarth/Wolf Erlbruch
Argitaletxea: Kalandraka
Argitalpen data: 1999
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Ilustratzailea: Werner Holzwarth/Wolf Erlbruch
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 21 orrialde
Laburpena:
Edonori gerta dakioke, baina egun hartan satortxoa bere zulotik irten eta norbaitek zerbait egin zion buru gainera...
Adina: 6tik gora
Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian
egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta
marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan
erori zitzaiola!). Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan
hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta
ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die
ea beraiek izan diren hura egin diotena, harik eta gai horretan adituak
diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.
Liburuak era ezberdinetan lantzea komeni dela uste dut, eta horregatik, ipuin hau hainbat baliabideen bidez lantzeko materiala utzi dut.
Alde batetik, bideoen bidez, edo beste edozein modu "digitalen" bidez, haurrek teknologia berrien balioa ikas dezaten.
Bestalde, irakasleak kontatzea ere, modu egokia da, haurrek istorioa entzun eta irudiak ikusten dituzten bitartean.
Azkenik, haurrek eurek materiala manipulatzeko aukera ematea ere aukera ona izan daiteke; materiala zaintzen ikasteko, liburuak eskuartean izateko, haurra protagoniste sentitzeko, irudimena erabiliz istorioa berraikitzeko, ...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)