lunes, 7 de mayo de 2012

Gomendatutako ipuina

Ikusi al duzu lehoia?


Liburu ilustratu honek maitemintzeari buruz hitz egiten digu.

Igel bat lehoiaren bila dabil bidean aurkitzen dituen animalia guztiei lehoiagatik galdezka. Ibilian-ibilian, orrialdez orrialde, oihaneko izakiekin puzzle gisako bat osatuz joango da, eta izaki horien erantzunetan, argibide txikiak azalduko zaizkio.
Batek arrasto bat emango dio igel nekaezinari, beste batek beste arrasto bat, eta lehoia non sartu den asmatu nahian ari dela, gero eta jakin-min handiagoa izango dute igelak, oihaneko biztanleek eta irakurleak berak ere bai: lehoia, ez ehizatu eta ez jan… lasterka doa arrapaladan, baina zergatik? Eta zergatik ote dauka Ilargira iristeko tema hori?

No hay comentarios:

Publicar un comentario