jueves, 29 de marzo de 2012

Adin ezberdineko haurrentzako LIBURU ZERRENDA

Haurrek irakurtzea oso garrantzitsua da, baina, ze liburu mota eskaini?  
Haurrek, liburu mota ezberdinak gustuko dituzte, eta askotan, liburu mota horiek adinen araberakoak izaten dira.
Ondorengo liburu zerrendan, adin ezberdineko haurrentzako liburuen proposamenak agertzen dira.


0-2 urte bitartean
- Kras-kras krokodiloa
- Gabon hartzatxoa
- Gure umetxoa
- Ikasi alfabetoa jostatuz
- Munstroak nonahi
- Ahatea, antzara, txerria eta otsoa
- Etxea nahi zuen elefantea


2-4 urte bitartean
- Hiru txerrikumeak
- Zazpi antxumeak
- Kipulak
- Kattalin udan
- Tulipan txikia
- Suhiltzailearen hankak
- Berakatz zopa
- Buru ehiztari
- Egun bat hondartzan
- Loreren beldurrak
- Baserriko abereak
- Untxikumeak baserrian
- Pirata zaharra
- Txori-katua
- Xomorrotxoak
- Zeu gidari!


4-7 urte bitartean
- Amaia mendian
- Amaia eta tutua
- Bobi bota
- Teo-ren bilduma
- Ibai-ren bilduma
- Hontz txikia
- Pinotxo
- Zientzia xumea
- “El barco de vapor” saileko liburu zuriak
- Pirritx eta Porrotxen bilduma
- Urrezko giltza
- Adio, Jonas
- Kamile. Aita eta ama ez daude haserre
- Mattin parrat
- Marrazkitan blai
- Sekretuak belarrira
- Gure amona Lutxi
- Itsasoak ihes
- Itsasargia
- Hau al da benetako giza bidea?


7-9 urte bitartean
- Nikolas txiki
- Xola eta lehoia
- Eta zer? bilduma
- El barco de vapor saileko laranja kolorekoak.
- Triste nago
- Pirritx eta Porrotxen bilduma
- Rosa caramelo
- Suge dragoitxo
- Ipuin klasikoak (Txanogorritxo, Hiru txerrikumeak, Hamelingo txirularia…)
- Martarentzat eskutitza
- Aisha eta tximeleta zuria
- Ipuinak animaliekin
- Jostun kementsua
- Zomorro gaizto maitagarria
- Supositorioak otsoarentzat
- Carlota jarroiaren atzean izkutatu zenean
- Gurpil gainean nabil
- Nire herriak ostadarraren koloreak ditu
- Pako fakirra eta Zokomokordo
- Txerrikume pirata
- Ttantto
- Sudurretik txintxilika


9-12 urte bitartean
- Harry Potter
- Mafalda
- Gabai
- Tintin
- Munduari bira 80 egunetan
- Manolito laubegi
- Mortadelo eta Filemon
- Hotzikarak bilduma
- El barco de vapor saileko laranjak
- Kika supersorgina
- Momo
- Bihotz hausarta
- Bostak
- Snoopy
- Judy Moody
- Nire hiriko poemak
- Zaku bete hauts
- Zergatik bizi sa basoan Txanogorritxoren amona?
- Hogeitasei urte geroago
- Lesterren logika
- Noeliaren arka
- Otto
- Perfektuak
- Hegoaldera
- Zanbuloko zonanbulua
- Matilda
- Hortzak galtzen dituen kantaria
- Indianoaren etxea


12 urtetik aurrera- Ispiluen gainean lotan
- Ostegunak
- Ostiralak
- Lehen amodioa Suedian
- Amodioaren gazi gozoak
- Michael Enderen liburuak (Istorio amaiezina…)
- Ipuin batean bezala
- Ostadarra sutan
- Zer duzu Nuria?
- Margolaria
- Hiru ahizpak
- Eragon
- Eztia eta ozpina
- Sute handi bat ene bihotzean
- 35 kilo esperantza
- Asmatu nor naizen
- Atearen atzean
- Bideak, aldapak eta bihurguneak
- Biurriak
- Carlotaren egunkari urdina
- Eraztun ospetsuaren arrastoa
- Euskaldunon mundua ihizpe
- Hil ala bizi
- Inork ikusi ezin duena
- Iturrino handia
- La Habana

martes, 27 de marzo de 2012


¿Qué harías si un día alguno de tus hijos te viniera con este sencillo y tierno razonamiento?
- ¿Cómo quieren que me porte bien?

Todo lo que hago mal hoy, lo aprendí de pequeñ@.
De niñ@ veía que Tarzán andaba desnudo, Cenicienta volvía de marcha a media noche, Pinocho mentía, Batman conducía a 320km/h, la Bella Durmiente era una vaga, Blanca Nieves vivía con 7 tíos, Caperucita desobedecía a su madre, Betty Bop iba vestida como una fulana, Pulgarcito tiraba migas por todas partes y Popeye fumaba hierba…
¿Tengo, o no tengo razón?


Yo me quedaría totalmente en blanco...

sábado, 24 de marzo de 2012

Adin bakoitzari, bere liburua

Haurrak, denborak aurrera egin ahala, aldatuz doaz, eta gustuko dituzten liburuak ere, haiekin batera aldatzen dira.
Eskema

miércoles, 21 de marzo de 2012

Irakurzaletasuna

Zer egin haurrek irakur dezaten?

- Ez behartu irakurtzera. Jarduera guztiek bezala, irakurketak konstrantzia behar du ohitura bihurtuko bada. Sekula ez da irakurtzera behartu behar, baina eguneroko kontu bihur daiteke (bihurtu behar du). Aisialdiko zati bihurtzea da kontua, telebista ikustea eta jolas egitea diren bezala. Txiki - txikitan aitak eta amak izango dute zuzenean funtzio hori. Denborarekin zabalduz joango da irakurketari eskaintzen zaion tartea eta haurrek eurek erabakiko dute zenbat, noiz eta non irakurriko duten.

- Liburuak eskura jarri. Jostailuak ez badira ere, liburuek eskura egon behar dute, norbereak zein besterenak. Garrantzitsua da liburuari apalategiak apaindu besterik egiten ez dituen gauza garrantzitsuaren estatus hori kentzea. Are gehiago, haurrak jaiotzen denetik bere liburutegia izatea bultzatu behar da, liburuak, irakurri ondoren, gainditu egiten baitu gauza material hutsaren izatea.

- Liburu dendak bisitatu. Azokak eta erakusketak denbora pasa atsegin bihur daitezke eta haurrak literaturara hurbiltzen lagundu. Hainbeste aukera inguruan izateak ezagunago egiten dio haurrari produktu mota hori eta erakargarritasuna eransten dio. Gainera, gogoko duen izenburua aukera dezan ditu bat ematen bazaio, erosketa - irizpideak garatzen hasiko eta eta zein obra erostea merezu duen bereizten hasiko da.

- Eguneroko ohitura. Txikienei gauero ipuin bat irakurtzea eguneroko irakurketa ohitura bihurtuko da, denborarekin.

- Zalantzak argitu. Ulertzen ez diren terminoak elkarrekin bilatu behar dira hiztegian. Hiztegia aberasteko ohitura hastzen da horrela.

- Libururik ez debekatu. Adoleszentziako edin kritikoari bereziki erreparatu behar zaio, oso irakur zaleak diren haur asko galtzen baitira adin horretan. Horretarako erabakigarria izango da aukeratzeko askatasuna izatea. Sekula ez da titulurik debekatu behar. Horren ordez, garrantzitsua da azaltzea zergatik ez den ulertuko irakurtzen dena eta zergatik ez duen merezi denbora galtzeak. Horrela, haurraren espiritu kritikoa esnatzea lortuko da.

- Liburutegiko bazkide izan. Eskura dugun ohitura erraz bat txikitatik seme - alabekin batera liburutegira joatea da. Euskal Herrian liburutegi publiko ugari daude, bibliografia gehiago edo gutxiagorekin, baina sartzeko aukera erraza ematen dutenak. Diru kopuru handirik gastatu gabe liburuak eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Gainera, liburuak nola aukeratu irakasteko balio dute eta irakurle txikiak erantzukizuna barneratzen hasten dira, maileguan hartutako liburua itzuli behar baitute.

- Zaletasuna egokitu. Edozer gauza bihur daiteke irakurketara hurbiltzeko aitzakia: gaurkotasuneko gai bat, pertsonen egemerideak, atentzioa ematen dieten gertaerak edo oso gustuko izan duten film bat, aukera paregabea dira liburuenganako grina pizteko.

- Irakurketa konpartitu. Seme - alabak handi egiten direnean, gurasook irakurtzen ari garen liburuak eskaintzeko aukera dugu. Adibidez, izango da atsegina Pio Baroja eta Zalakainen abenturak irakurtzea eta gero haren ibilerez hitz eginez tarte atsegin bat pasatzea. Irakurketa elkarrizketa gai erakargarria izango da guraso eta seme - alaben artean.

viernes, 16 de marzo de 2012

IPUIN DIDAKTIKOAK

Batzuetan oso zaila izaten da umeen galdera batzuk erantzutea ( umeak nondik datozen, zergatik dagoen jende azala kolore desberdinetakoa duena, etab ) nahiz eta erantzuna jakin. Baina nola azaldu ume bati kontzeptu horiek harentzako ulergarri den modu batean?
ipuin didaktikoak erabiliz.
Liburu mota hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaien gaik jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte. Horrela umeen zalantzak argi gelditzen dira eta gurasoek zein hezitzaileek ez dute pentsatu behar zelan azaldu behar dioten ume txiki bati arazo korapilotsu bat.
Horrez gain, umeentzako mingarriak izan daitezkeen gaiak naturaltasunez eta modu egoki batean azaltzen dira. Adibidez, ume txiki baten gurasoak dibortziatzen badira, egoera hori mingarria izango da umearentzako. Baina liburu mota hauetan, gurasoen banaketa "txollo" bat balitz bezala agertuko da. Hau da, ume ikasiko du bere gurasoak ez direla berriro elkarrekin biziko baina bera bi etxe edukiko ditu, opari gehiago jasoko ditu, etxe batean bestean egiten ez dituen gauzak egiteko aukera izango du, etab. Orduan, umearen kezkak eta zalantzak argituko dira eta egoera mingarria beste ikuspegi batetik ikusiko du.
Liburu mota hauek 3-12 urte bitarteko umeentzat zuzentzen dira eta oso gai desberdinak lantzen dituzte: sexualitatea, berdintasuna, harreman pertsonalak, adiskidetasuna, etab.



Web orrialde honetan, umeekin lantzeko ipuin didaktiko ugari agertzen dira:
http://www.wapoa.net/

jueves, 15 de marzo de 2012

Ipuinen garrantzia

IPUINEN GARRANTZIA
Umearen lehengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogoz daude. Bi lau urte dituztenean kontzeptu batzuk bereizten doa( aurrean, jatordua...). Lau eta zazpi urte dituenean baloreak eta jokaerak barneratzen hasten da. Beraz, hau irakasteko baliabide erabilgarriena ipuinak dira. Haur hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza, bere inguruan abestiak, errimak, igarkizunak, eskulanak eta abar ikasten dituzte.
Haurrei ipuinak kontatzea gustatzen zaie, behin eta berriz entzun al dute ipuin bera eta gauzak desberdinak ikasi izango ditu.lehen aldiz entzuten duenean ipuin bat gauza gutxi batzuetan fijatzen da, baina behin eta berriz ipuina entzunten badu kontzeptu gehiagotan fijatuko da.
Lehen esan dudan moduan, ipuinen bidez haurrei gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzen dio. Horrez gain, istorioak kontatzeren bitartez baloreak ere transmititzen zaie.
Horregatik ,  hain garrantzitsua da umeei ipuinak kontatzea.

jueves, 8 de marzo de 2012

Irakurzaletasuna

Gaur egun, sekula baino arrisku handiagoa dago harrek irakurketa guraso eta irakasleen inposaketa giza har dezaten.
Euren denboraren zati bat letra artean murgilduta emateko eta hegoaldeko itsasoetan abentura liluragarririk bizi izateko ohiturarik gabe hazi daitezke gaur egun neska-mutilak. Eta bizitzako lehen hamarkadan hartzen du, hain zuzen, pertsonak ohitura hori; hamar urte horietan izaten da irakurtzeko plazera beharrizan onartu eta desiratu gisa eskuratzeko aukera. Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela izan behar da kontuan.
Horretarako funtzezkoa da familia. Irakurtzen gurasoek irakatsi behar diete seme-alabei, beti ere haurraren izaera, motibazioak, zaletasunak eta interesak kontuan izanda. Azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea da erronka.

lunes, 5 de marzo de 2012

El elefante encadenado

Jarraian agertzen den bideoa haurrekin ikusteko oso interesgaria iruditu zait. Gaztelaniaz dago, baina, hala ere, umeekin lantzeko oso aproposa dela uste dut.
Horra hor bideoa!





sábado, 3 de marzo de 2012

Bideoaren hausnarketa

Bideo honekin umeei aniztasunaren balorea ikustarazi nahi zaie.
Hainbat borobil agertzen dira, eta hauen artean karratu bat dago. Karratua, desgaitasun bat duen pertsona bat da. Karratuak gainerako formekin jolastu nahi du, haiekin ondo pasatu, … Baina haien mundurako sarrera borobila denez, ezinezkoa zaio sartzea.
Hasieran, irtenbidea karratua borobiltzea dela uste dute. Erabaki honen eraginez, karratuak saiakera ugari egiten ditu, baina ezinezkoa zaio borobil izatea.
Ipuina aurrera joan ahala, karratua sartzeko modurik errazena atea karratu egitea dela erabakitzen dute, horrela, guztiak sartzeko aukera izango dutelako.