miércoles, 21 de marzo de 2012

Irakurzaletasuna

Zer egin haurrek irakur dezaten?

- Ez behartu irakurtzera. Jarduera guztiek bezala, irakurketak konstrantzia behar du ohitura bihurtuko bada. Sekula ez da irakurtzera behartu behar, baina eguneroko kontu bihur daiteke (bihurtu behar du). Aisialdiko zati bihurtzea da kontua, telebista ikustea eta jolas egitea diren bezala. Txiki - txikitan aitak eta amak izango dute zuzenean funtzio hori. Denborarekin zabalduz joango da irakurketari eskaintzen zaion tartea eta haurrek eurek erabakiko dute zenbat, noiz eta non irakurriko duten.

- Liburuak eskura jarri. Jostailuak ez badira ere, liburuek eskura egon behar dute, norbereak zein besterenak. Garrantzitsua da liburuari apalategiak apaindu besterik egiten ez dituen gauza garrantzitsuaren estatus hori kentzea. Are gehiago, haurrak jaiotzen denetik bere liburutegia izatea bultzatu behar da, liburuak, irakurri ondoren, gainditu egiten baitu gauza material hutsaren izatea.

- Liburu dendak bisitatu. Azokak eta erakusketak denbora pasa atsegin bihur daitezke eta haurrak literaturara hurbiltzen lagundu. Hainbeste aukera inguruan izateak ezagunago egiten dio haurrari produktu mota hori eta erakargarritasuna eransten dio. Gainera, gogoko duen izenburua aukera dezan ditu bat ematen bazaio, erosketa - irizpideak garatzen hasiko eta eta zein obra erostea merezu duen bereizten hasiko da.

- Eguneroko ohitura. Txikienei gauero ipuin bat irakurtzea eguneroko irakurketa ohitura bihurtuko da, denborarekin.

- Zalantzak argitu. Ulertzen ez diren terminoak elkarrekin bilatu behar dira hiztegian. Hiztegia aberasteko ohitura hastzen da horrela.

- Libururik ez debekatu. Adoleszentziako edin kritikoari bereziki erreparatu behar zaio, oso irakur zaleak diren haur asko galtzen baitira adin horretan. Horretarako erabakigarria izango da aukeratzeko askatasuna izatea. Sekula ez da titulurik debekatu behar. Horren ordez, garrantzitsua da azaltzea zergatik ez den ulertuko irakurtzen dena eta zergatik ez duen merezi denbora galtzeak. Horrela, haurraren espiritu kritikoa esnatzea lortuko da.

- Liburutegiko bazkide izan. Eskura dugun ohitura erraz bat txikitatik seme - alabekin batera liburutegira joatea da. Euskal Herrian liburutegi publiko ugari daude, bibliografia gehiago edo gutxiagorekin, baina sartzeko aukera erraza ematen dutenak. Diru kopuru handirik gastatu gabe liburuak eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Gainera, liburuak nola aukeratu irakasteko balio dute eta irakurle txikiak erantzukizuna barneratzen hasten dira, maileguan hartutako liburua itzuli behar baitute.

- Zaletasuna egokitu. Edozer gauza bihur daiteke irakurketara hurbiltzeko aitzakia: gaurkotasuneko gai bat, pertsonen egemerideak, atentzioa ematen dieten gertaerak edo oso gustuko izan duten film bat, aukera paregabea dira liburuenganako grina pizteko.

- Irakurketa konpartitu. Seme - alabak handi egiten direnean, gurasook irakurtzen ari garen liburuak eskaintzeko aukera dugu. Adibidez, izango da atsegina Pio Baroja eta Zalakainen abenturak irakurtzea eta gero haren ibilerez hitz eginez tarte atsegin bat pasatzea. Irakurketa elkarrizketa gai erakargarria izango da guraso eta seme - alaben artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario