Bideo honekin umeei aniztasunaren balorea ikustarazi nahi zaie.
Hainbat borobil agertzen dira, eta hauen artean karratu bat dago. Karratua, desgaitasun bat duen pertsona bat da. Karratuak gainerako formekin jolastu nahi du, haiekin ondo pasatu, … Baina haien mundurako sarrera borobila denez, ezinezkoa zaio sartzea.
Hasieran, irtenbidea karratua borobiltzea dela uste dute. Erabaki honen eraginez, karratuak saiakera ugari egiten ditu, baina ezinezkoa zaio borobil izatea.
Ipuina aurrera joan ahala, karratua sartzeko modurik errazena atea karratu egitea dela erabakitzen dute, horrela, guztiak sartzeko aukera izango dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario